
Gaur arratsaldeko 7etan, "La desconquista e independencia de Navarra" (Pamiela, 2013) bere azken liburua Algortan aurkeztuko du
Tomas Urzainki Mina abokatu, historiagile eta Nabarraldeko partaide iruindarrak. Ekimena
Ikasketa Bolivartiarren elkarteak antolatu du eta Villamonte kaleko kultur etxean burutuko da. Urzainkik pasa den maiatzaren bukaeran argitaratu zuen liburua.
"Berria" egunkariari Urzainkik azaldu dionez, independentzia berreskuratzeko, aurretik Nafarroako konkista zelan burutu zuten ezagutu behar dute herritarrek: "Konkista ez zen izan 1512ko esku hartze bortitz eta armatua bakarrik. Ekintza hura antolatu egin zuten, eta gaur arte ez du etenik izan. Ideiak konkistatu zituzten, herritarren pentsamenduak, hezkuntzaren bidez edo erlijioaren bidez. Ondorioz, konkistak jarraitu egiten du oraindik". Bere ustez, "benetako subjektu politikoa Nafarroa da, eta hori ezkutatzen saiatu dira". Argazkian, Urzainki / cc-by-nc-nd Nafarroan.