Jonathan Castroviejo txirrindulari itzubaltzetarrak larunbatetik aurrera Florentzian jokatuko diren txirrindularitzako Munduko Txapelketan parte hartuko du. Movistarreko txirrindularia erlojupeko zein errepideko probetan arituko da. Horrela jakinarazi du gaur Javier Minguez Espainiako selekzioko hautatzaileak, beste euskal herritar bat ere, Euskalteleko Egoi Martinez nafarra, aukeratu duena. Espainiako selekzioaren taldeburuak Joaquim Rodriguez (Katusha) eta Alejandro Valverde (Movistar) izango dira, honako beste txirrindulariek osatuko dutela Samuel Sanchez (Euskaltel), , Alberto Contador (Saxo-Tinkoff), Jose Herrada (Movistar), Dani Moreno (Katusha) eta Luis Leon Sanchez (Belkin). Castroviejok pasa den ekainaren 21ean
irabazi zuen Espainiako Erlojupeko Txapelketa. Argazkian, Jonathan Castroviejo podiumeko erdian, Espainiako txapelketa irabazi zuenean / © Movistar.