Dultzaina doinuak nagusituko dira larunbatean Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 18a, 22:03

Getxoko Itxas Argia elkartearen ekimenez, etzidamu, larunbatarekin, Getxoko II. Dultzainero Eguna ospatuko da. Adirane Flores Bilbao taldeko kideak UKBERRI.NETi adierazi dionez, jaialdia eguerdian hasiko da, ordu horretan dultzainero taldeak hiru zutabetan arituko direla ibilbidea egiten eta kaleak girotzen Getxotik, Itzubaltzeta / Romo eta Areetatik eta, azkenik, Algortatik. Arratsaldeko 2ak aldera, berriz, Algortako Telletxe plazan bat egingo dute musikari denek. Ostean, Sarrikobaso kaletik jaitsiko dira kalejiran Getxoko Malakate auzora. Bertan, eguna amaitzeko, erromeria egingo dute, 19:30etik aurrera. Argazkian, iazko Getxoko Dultzainero Eguna / © Itxas Argia elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun