Urdulizko emakumeentzako ikastaroetan izena eman daiteke jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 19a, 03:57

Urdulizko Inola emakumeen elkarteak opor eta jaietatik bueltan da dagoeneko. 2013-2014 ikasturterako hamabi ekimen eta ikastaro antolatu ditu elkarteak eta horietan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du, epemuga hilaren 26a izango dela. Eskainitako tailerrak honakoak dira: oinarrizko informatika ikastaroa; informatika ikastaroa; diafreoterapia (gorputz hezkuntza); tai ji; gimnasia; pilates; eskulanak; zinema: filma emanaldiak; emakumeek bere gorputza sentitzeko ikastaroa; feminitatearen labirintoa: emakumearen kontziliazio pertsonala, familiarra eta soziala; joskintza ikastaroa; eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa. Inskripzioak Torrebarri bideko kultur etxean Inolak duen bulegoan bertan egin daitezke, astelehenetik ostiralera, 17:00tik 19:00ra. Bestela, mezuak utzi daitezke 946 763 496 telefonoan edota inola[abildua]inola.es posta elektronikoan. Bestalde, elkarteak hilaren 27an, ostirala, egingo du batzar orokorra, arratsaldeko 7etan. Bertan, besteak beste aurreko ikasturteko balantzea eta aurtengo ekintzen aurkezpena izango dute mintzagai. Argazkian, Inola Urdulizko emakumeen elkarteko kideak artxiboko irudian / © Inola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun