"Badakizue: oinetako erosoak, ur botilatxoa, euritakoa agian... eta ibiltzeko gogoak! Zure parte hartzearekin, autoaren erritmoaren ordez, Leioak oinezkoen erritmoa hartuko du, oinezkook presentzia handia izango baitugu kaleetan! Ibilaldian zenbat eta jende gehiagok parte hartu, handiagoa izango da Leioari erritmoa markatzeko izango dugun gaitasuna", adierazi dute Herriguneko arduradunek. Hartara, sarreran hartu ahal izango diren iradokizun orriak betetzera animatu dituzte herritarrak. "Zuen iritzi, proposamen eta ideiak partekatuz Leioa hobetzen goaz pausuz-pausu. Ibilbidean zehar bete eta zinegotziek eramango dituzten 'Zinegotxiletan' sar ditzakezue, gero Udalera bideratzeko. Sarreran eta helmugan topatuko dituzue iazko Oinezkoen Pausura Ibilaldian jasotako iradokizunen erantzunak. Twitter ere utz ditzakezue zuen iradokizunak, bestelako mezu edota argazkiak #leioaoin hashtag-aren bitartez", azaldu dutenez.
Ekimeneko esku-orria