Mountain bike lasterketa egingo dute igandean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 19a, 13:24

Igande honetan, irailak 22, XXII. Mountain Bike Gorliz 2013 lasterketa egingo dute, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan. Mendibike elkarteak antolatuta, goizeko 9:00etan emango zaie hasiera martxa luze (42 kilometro) eta laburrari (30 kilometro), horietan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte direla. 10:30ean, berriz, 4 kilometroko martxa txikia eta ginkana egingo dituzte. Larunbatean, hilak 21, eman ahal izango da izena kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara; baita lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte ere. Txirrindulari federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, federatuak ez daudenek 20 euro eta martxa txikian parte hartuko duten neska-mutilek 10 euro. Probak ez dira lehiakorrak. Aurrez izena emateko epea, berriz, gaur amaituko da. Argazkia: cc-by-sa tonylanciabeta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun