Besteak beste, familia giroa lehenetsi nahi dute antolatzaileek. Adin guztietarako ekitaldiak izango dira. Gainera, egun osoan zehar umeentzako jolasak egongo dira, gurasoak lasai gozatu ahal izateko. Horretaz gain, "Lizarratik toalla eta bainujantzia eramateko (ez dakigu ze sorpresa duten prest)" abisatu dutela jakinarazi dute Algortako sustatzaileek. Egitarauaren barruan Garraxika, Erasoka eta Jarrera Algortako taldeek joko dute, Lizarra eta Ibarrako beste talde batzuekin batera.
Euskal Herria Eguneko kartela (jpg)