Irailaren 20tik 22ra arte Sopelatik irten barik erosketak egiteko aukera izango da, tokiko salerosle elkarteak antolatu duen outlet azokari esker, udagoienari ongi etorria emateko asmoz. Udaletxeko plazan jarriko duten karpan, hamaika produktu erosi ahal izango dira: arropak, bitxiak, etxeko artikuluak, eta abar. Gainera, denboraldi amaiera denez, prezio baxuagoan erosteko aukera egongo da. Urtean outlet azoka bi antolatzen dituzte: uda amaieran eta negu amaieran. Ordutegia honakoa izango da: ostiral eta larunbatean, 10:30etatik 20:30era; eta igandean, 10:30etatik 14:00etara. Argazkia: © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!