Herriko jaiak amaitu eta ikasturtea abiatu denean, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak "inposatu" nahi duen hezkuntza erreforma berriaren (LOMCE deitutakoa) edukiak azalduko dituzte Urdulizen. Hitzordua gaur jarri dute, arratsaldeko 7etan, Urdulizko kultur etxean. Antolatzaileek gogoratu dutenez, PPk "hezkuntza komunitateko sektore bakar batekin ere ez" du adostu LOMCE Legea, baina halere martxan jarriko du. Haien ustez, aipatu legeak "egungo hezkuntza sisteman aldaketa nabarmenak izango ditu, Euskal Herrian bereziki nabarituko direnak. Euskara 3. mailako hizkuntza izatera pasatuko da, diru publikoz sexu-segregazioa egiten duten ikastetxeak lagunduko dira" edota "merkataritza zein kapitalismo interesetan oinarritutako hezkuntza sortuko da". Argazkian, 2012ko abenduaren 13an,
Kontseiluak agerraldia egin zuen Bilbon, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak aurkeztutako lege proposamena salatu eta ikasle euskaldunak sortuko dituen hezkuntza sistema bakarra aldarrikatzeko / © Kontseilua.