Gizon baten gorpua aurkitu dute Arrigunaga hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 19a, 17:24

Adineko gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Algortako Arrigunaga hondartzako haitzen artean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Efe albiste-agentzia espainolari jakinarazi dionez, goizeko 10:30ean jaso dute gorpua aurkitu deneko abisua. Zendutako gizona itsaslabarreko haitzen artean egon da, buruan kolpe bat zuela. Gertaera egiaztatu eta agurea hilik zegoela baieztatu ondoren, Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu da gorpua itsaslabarreko goiko aldera mugitzeko. Bertan, epai-batzordeak gorpua altxatzea eta Bilboko Auzitegi-Anatomia Institutura garraitzea agindu ditu. Ertzaintzak zabaldu duenez, zendutako gizona etxetik desagertu zeneko salaketa sartu zuten atzo arratsaldean. Argazkian, Ertzaintzaren helikopteroa artxiboko irudi batean / cc-by-nc-nd Sergio Oteo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun