Azaroan oso antzekoa den beste tailer bat hasiko da gaztegunen, baina 12 eta 18 urte bitarteko gazteen gurasoei zuzendurik. Kasu horretan ere patologiarik ohikoenak nola antzeman jorratuko dute. Patologia horiek nortasunaren arazoak, gorabehera afektiboak eta identitate- arazoak barneratzen dituzte, besteak beste. Umeentzako ikastaroak honakoak izango dira: “Eskuekin sortuz” (2007-2009), dantza modernoa I (2002-2005) eta 2002-2005 eta 2006-2008 urteen bitarteko neska-mutilentzako margolaritza ingelesez. Santa Anako Kultur Etxean eskainiko dira, “Eskuekin sortuz” ikastaroa izan ezik, hau Berango Antzokian egingo da.
Nagusiei, hau da, 18 urtetik gorakoei zuzendutako kurtsoei dagokienez, altzarien berriztapena eta tai-ji egongo dira, goizez eta arratsaldez eskainiko direlarik. Jose Mari Perezek zur- lanketa eskainiko du. Horrez gain, ingelesezko eta eskulanen bi maila desberdin antolatuko dira, aretoko dantzaz eta euskaraz gain. Ikastaro horietako gehienak Santa Anako Kultur Etxean burutuko dira, hizkuntzen –ingelesa eta euskara– kurtsoak izan ezik, hauek Berango Antzokian izango dira. Berangon erroldatutako pertsonentzat prezioak 52,5 euro eta 100 euro bitartekoak dira ikastaro bakoitzeko.
Berdintasuna
Udaleko Berdintasun Sailak urte osoko hiru aktibitate eta seihileko jarduera bat antolatu ditu. Azken hori eguneroko bizitzarako psikologia tailer batean datza, eta urriaren 14tik aurrera astelehenero eskainiko da Nagusien Etxean. Datorren hileko 29an irakurketa taldea hasiko da. Ana Abrisketa izango da irakaslea eta gaztegunean burutuko da hilekoko azken astearteetan.
Astelehenetan eta asteazkenetan, urriaren 7tik aurrera, ariketa aerobikoak, tonifikazioa eta luzaketak ikasteko txanda izango da, Santa Anako Kultur Etxean. Azkenik, Berangoetako Kultur Etxeko areto nagusian zine-foruma
egongo da hileko hirugarren ostegun guztietan, urriaren 17tik aurrera. Saioak 18:30ean hasiko dira eta doakoak izango dira. Aipatutako beste aktibitateen prezioa 13 euro eta 55 euro bitartean mugituko da.
Nagusien Etxea
Pertsona nagusientzako ikastaroak eta jarduerak egongo dira Nagusien Etxean. Gimnasia, areto- dantzak, tai-ji-a edo abesbatzan izena emateko aukera eskainiko da. Jarduera horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Halaber, ikastaroaren zenbatekoa ordaindu behar da eta 39 euro eta 47 euro bitartean balioko dute, abesbatzaren kasuan izan ezik, doakoa delako. Aktibitate hauek guztiak urrian hasiko dira.
Horretaz aparte, zenbait zerbitzu eskaintzen dira pertsona nagusientzat. Podologiako saio bakoitza, 60 urtetik gorakoentzat, 7,5 euro kostatzen da eta ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Berdin gertatzen da aholkularitza juridikoarekin, baina kasu honetan doakoa da. Irteerei, txangoei, generoko psikologiaren tailerrari eta ordenagailu ikastaroei buruzko informazio gehiago jasotzeko Nagusien Etxean edo 946 026 528 telefono zenbakian galdetu behar da.
Santa Anako Kultur Etxea
Santa Anako Kultur Etxeak tailerrak eta aisialdirako ikastaroak eskaintzen ditu. Leku honetan Ludokluba ere kokatuko da, ostiraletan 17:30etik 20:00etara, 1999 eta 2004 urteen bitartean jaiotako gazteei zuzenduta. Kultur Etxean Kz Gunea dago eta horren erabilgarritasuna 944 033 324 telefono zenbakian kontsulta daiteke. Goizeko ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldekoa 16:00etatik 20:00etara da. Wi-fi zona duen Santa Anan, Behargintzako lan eskaintzak kontsultatu ahal dira.