[©
Juan Luis Mugertza - Berria.info] Ez dago modurik. Alferrik da. Oraingoan ere, euskal eskumak betiko dantzakideak aukeratu ditu, betiko musika. Ez omen dute oso maite elkar, baina maite dute jolasarena. Urte asko daramatzate elkarri keinuak egiten, eta, noiz edo noiz, haserre itxurak egin ohi badituzte ere, gustuak antzekoak dituzte. Ez bata, ez bestea ez dira bake lantaldean izango. Zertarako, baldintzarik ez badago. Horiek, gainera, ez diote mokorrari alferrik eragingo, ez baldin bada ondokoari trabak jartzeko, eta horretan abilak dira. Katalunian hamarretik seik ez dute Espainiarekin dantzatu nahi. Euskal eskuma, bitartean, eskutik helduta, ondoen espainiarrekin konpontzen da: zuk "disc-jockey"-a ipini, guk betiko musika. Argazkian, PSE-EE, Eusko Jaurlaritza eta EAJren arteko akordioaren sinatze ekitaldia / cc-by-nd
EAJ.
Juan Luis Mugertza idazle berangoztarrak "Berria" egunkarian gaur argitaratutako artikulua.