Azoka bilakatu dute Areetako Xake plaza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 20a, 15:31

Hamaikagarrenez, Getxo Outlet salgai-hondarren azokan murgilduta dago asteburu honetan Areetako Xake plazako karpa. Getxo udalerriko 400 bat enpresa eta denda batzen dituen Getxo Enpresak antolatuta, igandera arte egin ahal izango dira erosketak, udalerriko 40 bat dendaren saltokietan. Eskaintza anitza horretan, makina bat produktu aurkitu daitezke, hala nola, elikagaiak, edertasun eta lurrundegiko gaiak, opariak, eskulanak eta apaingarriak, hala nola, kiroletakoak, lentzeria eta josteko gaiak. Modarekin eta osagaiekin lotutako artikulu asko ere badira. Gainera, orduro gutxi gorabehera, azokan parte hartzen duten enpresek emandako opariak zozketatzen dira. 34 opari horietako bat lortzeko aukera izateko, bisitariek erosketak egin ondoren jasoko dituzten paperak bete eta Getxo Enpresaren etxolan dagoen hautestontzian sartu behar dute. Gaur eta bihar goizeko 10:30etik 14:30ak arte eta 16:30etik 21:00ak arte egongo da zabalik. Igandean, ordea, 22:00ak arte. Argazkian, Sopelan ere outlet azoka zabaldu dute asteburu honetan / © Sopelako Udala.

Getxo Outleteko antolakuntza taldearen arabera, Areetakoa "Euskadin Saldoen eta Aukeren alorrean dagoen azoketan garrantzitsuenetariko" bat da, "bertan enpresa kopuru handiak parte hartzen duelako eta, funtsean, azokan eskaintzen diren produktuek kalitate oso ona dutelako eta oso-oso merke saltzen direlako, Getxoko merkataritza arloko enpresen eskaintza oparoarekin bat etorriz".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun