Europako Mugikortasunaren Astea dela-eta, astelehenean Leioan Kotxerik Gabeko Eguna aldarrikatuko dute. Egun horretan, ekimenean parte hartuko duen udalerri bakoitzeko kale bateko trafikoa moztu egingo da. Leioan, oraingoan, mozketa hori burutzeko hautatu duten kalea Errotabide da. Kale hori itxi egingo dute astelehenean, irailak 23, 9:30etik 20:00etara, hainbat aisialdi eta kirol aktibitate (pdf) antolatzeko. Hortaz, ezin izango da Avanzadatik bide horretara sartu eta autoek Jose Ramon Aketxe, Errekalde, Ikea, Iturribide eta San Juan kaleetatik ateratzeko, Mendibileko biribilgunetik jo beharko dute. Argazkian, Errotabide trafikoari moztuta, Kotxerik Gabeko Eguneko aurreko edizio batean / © Herrigune.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!