Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea dute sopeloztarrek, Udalak zabaldu duenez. Epea irailaren 2an zabaldu zen, eta azaroaren 22an amaituko da. Aipatutakoak diru-laguntza puntualak dira, helburu jakinekin ematen direnak, gastu zehatzak estaltzeko. Horien artean daude: lehen mailako beharrei erantzuteko gastuak (jantziak, hezkuntza, prestakuntza eta osasun laguntza); ohiko etxebizitza edo ostatua erabili eta eusteko gastua; alokairu gastuak edo etxebizitza erosi edo ostatua lortzeko hitzartutako kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak; eta “linea zuriko" altzariak eta etxetresna elektrikoak erosteko gastuak. Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da, Larrabasterrako Gatzarriñe kaleko 2. zenbakian. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono zenbakian: 946 762 674. Argazkian, 2011ko ekainaren 3an, Sopelako Bilduk bere lehenengo batzar irekia egin zuen udaletxeko plazan / © Sopela.net.