Txupinaren zain daude Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 20a, 19:06

Gaur, ostiralarekin, abiatuko dira Areetako jaiak, Mesedeetako Amaren omenezkoak. Horrenbestez, aitona-amonei ohiko luncha eskainita, arratsaldean emango diote hasiera "ofiziala" jaietako egitarauari, igandera arte luzatuko dena. Arratsaldeko 6etan pregoia irakurri eta txupina botako dute, festa gogoz ari diren areetarren pozerako. Arratsaldean zehar, zirku ibiltaria, koadrilen kalejira, tailerrak, musika taldeen lehiaketa, DJ Galkerren diskoteka eta dantzaldia bata bestearen atzean joango dira. Biharko egunari dagokionez, hamar urtez Erika Pedrosa Memoriala egingo dute Areetako hondartzan. Gainera, aurten berreskuratuko duten igel lehiaketa, Berantzagi eta Zasi Eskola dantza taldeen emanaldia, Iñaki Perurenaren erakustaldia eta bertso-desafioa izango dituzte, besteak beste goiza girotzeko. Koadrilen ekimenek eta Oihan Vegaren diskotekak osatuko dute eguna. Igandean, ordea, barraskiloak izango dira protagonistak, ohi bezala, paella lehiaketaren kaltean. Festa gunea bisitatuko dutenek jai batzordeak jarritako txosnan aurkituko dute jan-edana, tartean udaltzainek adin gabekoei edari alkoholikoak kendu egingo dizkietela. Bestalde, jai egun guztietan, Sortarazi zentroaren aldeko elikagai bilketa egingo dute Eskoletako enparantzan. Jakinarazi dutenez, premiazko beharrak pixoihalak, esnea, hegalaburra, tomatea, azukrea eta higiene produktuak dira. Argazkian, barraskiloen gastronomia txapelketako irudi bat.

Areetako jaien egitaraua

Ostiral, irailak 20

13:00 Hirugarren adineko gure lagunentzako luncha (Eskoletako enparantza).
18:00 Txupinazoa eta Pregoia. Has dadila jaia! (Eskoletako enparantza).
18:00 Aurpegia margotzeko eta Zirkoko Eskulanak egiteko aukera, Ausartirekin (Eskoletako
enparantza).
18:30 Koadrilen kalejira. Adi, zirko ibiltaria izango dugu!
19:00 Zirkoaren haurrentzako antzerkia (Eskoletako enparantza).
19:00 Aurpegia margotzeko aukera eta Tailerrak Ausartirekin (Eskoletako enparantza).
19:00 Musika Taldeen Lehiaketa (Adiskidetasun kalea).
21:00 Diskoteka, Galker DJarekin (Eskoletako enparantza).
22:00 Dantzaldia, 60ko hamarraldiko eta egungo musikarekin (Adiskidetasun kalea).

Larunbata, irailak 21

12:00 Txikienentzako puzgarriak (Bizkia Zubiko enparantza).
12:00 Ausartiren birziklatze-tailerra (Eskoletako enparantza).
12:30 Hondarrezko Irudien Erika Pedrosa X. Memoriala (Areetako hondartza).
12:30 Klasiko baten itzulera! Igel Lehiaketa (Monedero harategia).
12:30 Bertso Desafioa (Bizkaiko Zubiko terrazak).
13:00 Berantzagi eta Zasi Eskola Taldeen Dantza Emanaldia (Adiskidetasun kalea).
13:30 Herri Kirolak Iñaki Perurenarekin eta Ebaketa Bertikal Erakustaldia (Eskoletako enparantza).
13:00 Sardina-jan herrikoia txosnan. Doan edariarekin! (Eskoletako enparantza).
14:00 Koadrilen bazkaria: Antzinakoak eta gaurkoak; zuen zain izango gaituzue, tarte bat igarotzeko (Eskoletako enparantza).
14:30 Koadrilen froga: Mozorro merkea (Eskoletako enparantza).
16:00 Mus txapelketa (Adiskidetasun kalea).
17:00 Abentura Parkea (Bizkaia Zubiko terraza).
17:00 Sen Chi Do-en erakustaldia (Adiskidetasun kalea).
17:00 Aurpegia margotzeko aukera eta Tailerrak Ausartirekin (Eskoletako enparantza).
17:30 Koadrilen proba: Ginkana (Eskoletako enparantza).
18:00 Txikienentzako puzgarriak berriro (Bizkaiko Zubiko enparantza).
19:00 Musika Taldeen Lehiaketa (Adiskidetasun kalea).
19:00 Talo tailerra (Eskoletako enparantza).
22:00 Dantzaldia, 60ko hamarraldiko eta egungo musikarekin.
23:00 Jai itzela, Oihan Vegarekin! (Eskoletako enparantza).

Igandea, irailak 22

10:00 Barraskiloen XIX. Gastronomia Txapelketa (Adiskidetasun kalea).
10:30 III. Bizkaiko Zubia Herri Lasterketa. Eman ezazu izena Turesultado.es webgunean!
(Bizkaia Zubiko enparantza).
11:30 XI. Barraskilo dastatzea Pablo Urzay jatetxean, prestatzen ez badakizu... etor zaitez dastatzera! (Adiskidetasun kalea).
12:00 Oliver magoaren emanaldia (Eskoletako enparantza).
12:30 Koadrilen froga: XVI. Paella Lehiaketa. Nahi duen denak parte har dezake (Eskoletako enparantza).
17:30 Koadrilen froga: Playback eta... Harlem Shake! (Eskoletako enparantza).
19:00 Barraskilo txapelketako sariak banatuko dira (Adiskidetasun kalea).
19:30 Nekatuta? Hemen da saria. Koadrilen txapelketako sarien banaketa (Eskoletako enparantza).
20:00 Jarraitu jaiari... dantzaldian, Manu Urzayrekin (Adiskidetasun kalea).
20:15 Telebistaren zozketa! (Eskoletako enparantza).
21:00 Agur afaria. Aprobetxa ezazue, batzordeak ordaintzen du eta (Eskoletako enparantza).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun