Tenperaturei dagokionez, tenperatura normalak aurreikusi dituzte: 8,7 gradu barnealdean (Gasteiz) eta 12,6 kostaldean (Bilbao). Abendua gerturatu ahala, hotz gehiago egingo du. "Atmosferak denbora gutxiago behar du hozteko berotzeko baino, eta hori dela eta, iraila eta urria bitartean, eta inguruaren arabera, termometroak 5 eta 6 gradu artean jaistea espero da", gaineratu du.
Amaitzear dagoen uda ere normala izan dela esan du Martinek. Hala ere, hiru garai ezberdin egon direla azpimarratu du. Uztaila beroa izan da, abuztuan tenperaturak jaisten joan dira eta iraila hotzetik igaro da.
Igandean, 22:42an, hasiko da ofizialki udazkena. Eta udako giroarekin hasiko da, iganderako eguzkia eta tenperatura altuak iragarri dituzte eta. Hobekuntzak, ordea, ez du asko iraungo. Asteartean bertan okerrera egingo du eta urte sasoi honetan normala den giroa itzuliko da. AEMETek dionez, "udazkena normala izango da Euskadin eta ohiko moduan egingo du euria". Ez da ahaztu behar, udazkena dela euri gehien egiten duen urtaroa. Margarita Martin