Larunbatean, Esaera Zaharren Txapelketaren laugarren edizioa egingo dute Plentzian. Ohi bezala, goizean sailkatze fasea egingo dute hiribilduko tabernetan inguruetako musikari eta bertsolariek lagunduta. Herri bazkariaren ostean, berriz, ibilbide bakoitzeko talderik onenak lehiatuko dira, Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita bertsolariek abestuko dituzten bertsoetan ezkutatuko diren atsotitzak asmatu gurean. Txapelketan parte hartzeko izen emate epea gaur amaituko da eta, hortaz, azken interesatuek Goñi Portal kultur etxera edo La Kala tabernara jo beharko dute. Horiek, bost euro ordaindu beharko dituzte eta, beste hamar jarriz gero, bazkari txartela ere eskuratuko dute. Bestalde, Internet bidez ere egin daiteke inskripzioa,
esaerazaharrakplentzian@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo Facebookeko
Esaera Zaharrak Plentzian profilaren bitartez. Argazkian, Onintza Enbeita.