Udako etenaldia pasata, Erandioko Kalezulo gaztetxeak, afari akustikoa izango du ostiral honetan, hilak 27. Hilero legez, Herrirak deitutako Azken Ostiralaren ostean izango da hori, 21:00ak aldera. Hilabete honetako saioan, "eskaintza berezia" prestatu du Erandioko Gazte Asanbladak. Izan ere, zabaldu dutenez, "askatasuna ulertzeko, bizitzeko eta sentitzeko moduez arituko gara Kalezulon, hainbat ikuskizunen bitartez". Gauzak horrela, gaua zabaltzeko argazki erakusketa eta "poteo lasaia" izango dira gaztetxean, 10etan afari legeari ekiteko. Sabelak ase, Erandioko hainbat koadrila eta eragilek zenbait ikuskizun burutuko dituzte, askatasunaz eta askatasunez hausnartzeko. Ohi bezala, sarrera 5 eurotan eskuratu daiteke. Argazkian, Zuriñe eta Fran Hesianeko musikariak aurreko afari akustiko batean / © Kalezulo gaztetxea.