Bihar zortzi, urriaren 1ean, merkataritza elektronikoari buruzko prestakuntza eta informazio saioa eskainiko du Algortan
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak. Hitzaldia Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egingo dute, 17:00etatik 18:30ak arte eta sarrera doakoa izango da. Saioan, “e-Kontsumitzailea, informa zaitez!” prestakuntza-kanpainaren harira, hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, kontsumitzailearen eskubideak eta betebeharrak merkataritza elektronikoan; merkatarien informatzeko betebeharrak; kontratazio baldintzak legearen arabera; erosketa segurua (ordainketa-erak, datu-babesaren politika, berme-zigilua, e-merkataritzako enpresak kontsumoko arbitrajearen kide egitea) eta, erosi ondoren, non eta nola erreklamatu. Informazio gehiago eta izena emateko Getxoko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegora (KIUB) jo daiteke, Algortako Juan Bautista kaleko 6. zenbakian. Era berean, 944 660 111 telefonora deitu edo kiub@getxo.net posta elektronikora idatz daiteke. Argazkian, edonondik egin daitezke erosketa elektronikoak / cc-by-sa
Ed Yourdon.