Kalitate oneko enpleguaz ariko da bihar campusean LANEko zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 23a, 16:44

Bihar, asteartea, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) Espainian duen bulegoaren zuzendariak, Joaquin Nieto, krisi garaiak eta kalitate oneko enpleguari buruzko hitzaldia emango du Leioa eta Erandioko campusean. Zehazki, arratsaldeko 4etatik aurrera, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoak “Empleo, trabajo decente y protección social en tiempos de crisis” (Enplegua, lan egokia eta babes soziala krisi garaietan) hitzaldia hartuko du. Ekimena Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Unibertsitate Masterraren inaugurazio ekitaldia dela eta antolatu dute. Joaquin Nieto Sainz (Mendabia, Nafarroa, 1956) 2011ko maiatzetik da LANEko Espainiako bulegoaren zuzendaria. Aurretik, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Unibertsitatea-Enpresa-Sindikatuak “Lana, Ingurunea eta Osasuna” Katedrako artezkaritza-kontseiluko presidentea eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzorde Nazionaleko presidenteordea ere izan da eta, beste aintzatespen batzuen artean, Lan-arriskuen Prebentzioen apirilak 28 Espainiako Saria ere jaso zuen 2010ean. Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Unibertsitate Masterraren inaugurazio ekitaldia Angel Elias EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendariak presidituko du. Argazkian, Lan Harremanen eskola / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun