Bihar hasiko dira Abian Kultur Elkartearen urteurren ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 23a, 18:08

Astearte honetan, irailak 24, lehenengo urteurrena ospatzen hasiko da Abian kultur elkarteak, era guztietako ekimenak antolatuta Algortako Bidebarri kaleko egoitzan. Besteak beste, bihar, ume eta ez hain umeentzako berrerabilpen eta globoflexia tailerra egingo dute, 18:00etan. Asteazkenean, berriz, militantzia ereduei buruzko tailerra izango da, Joxemi Zumalabe fundazioaren eskutik, 19:00etan. Ostegunera helduta, "8 begi" antzezlana eskainiko du Gilkitxaro taldeak, 20:30ean. Eta ostiralean “Zuengatik” horma-irudia eta “Lortuko dugu!” afaria egongo dirfa. Afariko txartelak 10 eurotan salgai daude Abianen. Azkenik, larunbatean, Puski eta Txurruski pailazoen ikuskizun mundiala egongo da, 3 urtetik gorakoentzat, 18:00etan. Argazkian, 2012ko irailaren 28an inauguratu zuten Abian.

Ekimeneko kartela

sin-tc3adtulo
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun