Getxoko 36 akademiak eskaintzen dute "ikasgairen bat" euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 24a, 15:36

Getxo udalerrian ikasgairen edo gairen bat euskaraz eskaintzen duten akademien eta zentroen berri emateko gida (pdf) argitaratu du Getxoko Udalak. Hori zabaltzeko eskutitza bidali du 2 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteak bizi diren 6.500 etxeetara. Ekimenaren bidez, Udalak zubi lana egiten du aipatutako zentro eta gurasoen artean, azken horiek askotan eskatutakoari erantzuten. Informazio hori gida elektroniko baten bitartez zabaldu du Udalak, eta horretan 36 zentro agertzen dira, iaz baino 11 gehiago. Ekimena, GEHI, euskara sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, ESEP Erabilera Sustatzeko Ekintza Plan berriak jasotzen duena ere betez, “izan ere garrantzitsua da getxoztar guztiek eskolatik edo lanetik kanpo egiten dituzten jarduerak euskaraz ere egin ahal izatea”, azaldu du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak. Gida 2009an kaleratu zuen lehen aldiz Getxoko Udalak, GEHI Getxon euskara sustatzeko hitzarmen-egitasmoaren barruan. Orduan, gidak 17 akademiei buruzko xehetasunak eskaini zituen, baita euskara sustatzeko konpromisoren bat hartu zuten 9 akademien zerrenda ere. Argazkian, mutiko bat biolina jotzen / cc-by-sa Luistxo eta Marije.

Aurtengo liburuxkan agertzen den eskaintza ez da umeentzat eta gazteentzat bakarrik, besteak beste, musika, artea, dantza eta abar egiteko aukera ere eskaintzen dutelako. Horren haritik, aurten Capoeira eta arte tailerrak euskaraz eskaintzen dituen zentroa ere dago eta musika euskaraz ematen duen beste bat.

Aurten, gainera, aholkularitza psikopedagogikoaren atala da berria, zentro horiek eskaintza zabala dutelako euskaraz adin desberdinetako pertsonentzat. Batzuek gainera tailerrak eta hitzaldiak ematen dituzte eskoletan eta bulegoetan. Gainontzeko atalak errefortzu-eskolak, euskara eskolak, Musika Eskolak, pintura, eskulanak eta dantza eskolak eta umeentzako euskaltegiak dira.

Getxoko Udalak kaleratutako gida

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun