[©
Juan Luis Mugertza Unanue - Berria.info] Aurten, egokitutako eskola ezin esan oso euskalduna denik, baina etxetik oso gertu dago, eta horrek aukera ona ematen dit bizikletaz joateko. Lehengo egunean, nire antzera bizikletaz joaten den ikasle ezezagun batekin kontu-kontari etxera joateko aukera izan nuen. Ohiko galderak neuk egin ostean –nagusiok horretarako oso astunak baikara–, haren txanda izan zen, eta oso galdera gozoa egin zidan; gozoegia, agian: "Zerezkoa zara?". Irakaskuntzan aritzen garenok ez dakit erakusten edo zer egiten dugun, baina psikologiarena oso ondo landuta dugula ezin uka. Aurpegiaren keinuari ginda jarri, badaezpada, gaurko gazteekin kontuz ibili behar baitugu, zera esan nion: "Euskara irakaslea naiz". Argazkia: cc-by-sa
Urko Dorronsoro Sagasti.