Egitasmoak hainbat helburu dauka, tartean, Leioako euskaldunak elkar ezagutzea, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea. Gainera, orain bi urte, eskaintza indartu eta Gurasolagun programa ere sortu zuten Leioan, "transmisioari begira familientzako aldaera".
Gainera, azken urteotan, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal izan dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, "Aizu!", "Argia" eta "Berria" argitalpenak merkeago, eta beste hainbat abantaila. Leioaz gain, Erandion, Getxon eta Uribe Kosta Mankomunitatean ere mintzapraktika egitasmoak daude. Iaz, 50 bat talde osatu ziren eskualdean, 360 mintzalagunekin. Guztira, Euskal Herrian, 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak.
Lan deialdiaren kartela

Datorren urrian, laugarren urtez zabalduko dute