Bestalde, ELAk azpimarratu duenez, "Amaia-Car eta Talleres Gazteluko bezeroek jakin behar dute orain egiten diren konponketak ez dituztela egiten lantegi horietako langileek, konponketa-lanak beste lantegi batzuetara desbideratzen dituztelako susmoa baitago".
Langileek, gainera, patronalen irizpideak ezartzea salatzen dute, ordezkari sindikalei enpresa-hitzarmena egiteko eragozpen gaindiezinak ezartzen baitiete; "hainbesteraino ezen ibilgailuak konpontzeko eta saltzeko 22 langileko enpresa hori ixteko zorian dagoen", ELAren aburuz. Aurreko urteetan ere, beste murriztapen neurri hartu dituzte enpresek, hala nola, kaleratzeak zein soldatak izoztea.