APNABIn burutzen ditugun zerbitzu gehienak %100 diru publikoz betetzen dira. Hala ere, enpresak galera ekonomikoak argudiatzen ditu. Enpresa Batzordeak hurrengoa salatzen du: enpresak argudiatutako galerak kudeaketa okerraren ondorioa direla eta ez dituela kontutan hartzen ez erabiltzaileak ezta langileak ere. Urteetan zehar inolako kontrolik gabe dirua gastatzen egon dira, enpresaren etorkizuna eta gure lanpostuak kolokan jarriz.
APNABIn, 200 bat langile gara eta langileok eman behar izan diogu aurreko egoera honi erantzuna, lan gehiago eginez eta gutxiago kobratuz. Argi dago, haien kudeaketa ereduarekin jarraituz gero, gure eskubideak urratzen ari direla. Bitartean, kudeatzaileen soldatak gero eta altuagoak dira inolako kontrolik gabekoak; bide honetatik porrotera eramango dute enpresa, bitartean, egiten dituzten hutsegite laboralak abokatuen eskutan utziz.
Honen aurrean, Enpresa Batzordeak zera eskatzen du: enpresa honetan gardentasuna izatea eta benetan negoziatzeko borondatea erakustea. Langileok argi dugu, salaketa eta mobilizazio bidetik jarraituko dugula. Hori dela eta, hurrengo irailaren 26an 8etatik 12etara APNABIko langile guztiak lanuztea egitera deitzen ditugu.
Izan ere elkarretaratzeak egingo ditugu:
• Deustuko Iruña kaleko 5. zenbakian, 9etatik 10:30ak arte (Ikastetxearen aurrean).
• Deustuko Antonio Gezala Margolaria kaleko 1 eta 2 zenbakietan, 8etatik 12:00ak arte (bulegoetan).
• 10:30etan ikastetxetik bulegoetara manifestazio bat abiatuko da.
• 11:00etan Enpresa Batzordeko kideen adierazpenak Antonio Gezala Margolaria kalean.
APNABIko LAB eta CCOO