
Igande honetan, irailak 29,
Libre Eguna egingo dute Lekeition, urrian hasiko diren makroepaiketetan auziperatutakoak antolatuta. Bertara joateko, eskualdetik autobusak izango dira: besteak beste, goizeko 9etan aterako da Algortako Telletxe kaletik eta 20:30ean bueltatuko da Lekeitiotik. Abian kultur Elkartean izena eman daiteke. Sopelatik 8:45ean aterako dira eta itzulera arratsaldeko 20:30etan izango da, izen-ematea Mikelatsen egin daiteke.Leioan, berriz, Kurkudi herriko tabernan eman daiteke izena. Aurretik, hilaren 27an, iraileko azken ostiralarekin bat eginez, preso eta iheslari politikoen aldeko elkarretaratzeak izango dira Euskal Herri osoan. Algortan, Herrira bilgunearen gonbitea onartuz,
Libre Getxon ekimenak luzatu du kontzentraziorako deialdia. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Telletxe plazan. Azkenik, larunbat honetan, hilak 28, "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldi nazionala izango da Zarautzen, 18:00etan, Estatuen aldetik indarkeriaren bat pairatu duten hainbat pertsonek deituta. Argazkian, hilaren 15eko estropadetan eskuorriak banatu zituzten Libre Getxon ekimeneko kideek / cc-by Libre Getxon.