Bilbon eginiko agerraldian, larunbat honetan, "Egia bide, askatasuna amets" lelopean Zarautzen egingo den ekitaldi politikorako deia egin zuten herenegun Egiari Zor fundazioak, Ahaztuak eta Goldatu elkarte memorialistek. Estepan Urkiaga "Lauaxeta" eta Candido Sasetaren sendiek ere bat egin dute deialdiarekin. Arratsaldeko 6etan abiatuko da ekitaldia, Aritzbatalde pilotalekuan. Bestalde, erregimen frankistak fusilatu eta 38 urtera, ETA erakunde armatuko kide izandako Juan Paredes Manot "Txiki" zarauztarra eta Anjel Otaegi Etxebarria azpeitiarra gogoratuko ditu irailaren 27ko (ostirala) Gudari Egunak. Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko kideekin batera erail zituzten. Argazkian, argazkian Gudari Eguneko ekitaldia Algortako Txiki eta Otaegi plazan, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!