Urriaren 4tik 5era bitartean, ikasturte berri honetako lehenengo ekimen nagusia egingo du Uribe Kostako Ernaik; UK Martxa, hain zuzen ere. Horretan, "burujabetzaren alde" kokatzen den eskualdeko gazte blokea irudikatu nahi dute. "Honez gain, formakuntzarako eta elkar harremanetarako esparru gisa erabili nahi dugu", antolakundetik azaldu dutenez. Horregatik, Plentziatik Erandiorako bidean, ekimen ezberdinak egongo dira: hitzaldiak, tailerrak… eta nola ez, azken eguneko ekitaldia eta kontzertuak Guda Dantza, Izargi eta talde sorpresa baten eskutik. Hilabeteak pasa dira Hego Euskal Herrian
Ernai gazte antolakunde berria jaio zenetik. Martxoaren 2ko goiz eguzkitsuan, Lizarrako herrian "euskal gazteriak borrokarako hautua" egin zuen, hilabeteetan zehar izandako Zukgua prozesu eratzailearen amaitutzat emanez. "Antolakuntzaz, Euskal Herri aske, feminista eta sozialista eraikitzen hasi ginen", Uribe Kostako Ernaik adierazi duenez. Argazkian, UK Martxaren aurreko edizioetako bat, artxiboko irudian.