Interesaturik daudenek nahitaezko baldintzak bete behar dituzte esleipenean onartuta izateko. Horretarako onarpen- eskabide orri bat bete behar dute, Udaletxean zein www.berango.net udal-web-orrian eskuragarri dagoena.
Adin-nagusitasuna izatea, Berangon erroldatuta egotea eta urteroko 12.000 eta 50.000 euro bitarteko diru-sarrerak izatea nahitaezkoa da. Ezinbestekoa da ere, kasu guztietan, beste etxebizitza baten jabea ez izatea.
Onarpen-eskaera bat betetzea beharrezkoa da
Onarpenaren eskaerarako datu pertsonal batzuk osatzea eta, etxebizitzaren eskuratzeari bikoteka ekiten bazaio, pertsona horren izena, deiturak eta DNI zenbakia gehitzea eta elkarbizitza- unitatea osatzen duten pertsonetako erabateko kopurua zehaztea beharrezkoa da. Horrez gain, beste dokumentazio bat ematea beharrezkoa da ere. DNIaren fotokopia bat eta errolda-ziurtagiria aurkeztu behar dira. Halaber, urteroko sarrerak eskatutako baremo barruan aurkitzen direla frogatzeko errentaren azken aitorpena ere aurkeztu behar da eta interesatutako pertsonak pisu bat jabetzan ez daukala jakiteko ondasun higiezinetako ziurtagiri negatiboa ere erakutsi behar da.