Desobedientziari buruzko antzezlana izango da larunbatean Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 25a, 16:10

Larunbat honetan, hilak 28, "La lengua en pedazos" antzezlana taularatuko dute Areetako Andres Isasi musika eskolan. Saioa arratsaldeko 8etan hasiko da. Juan Mayorga egile madrildarrak zuzendu duen lehen lan hau "El libro de la Vida de Teresa de Jesus" liburuan oinarrituta dago eta elizaren zaindari baten eta santu izatera iritsiko zen moja desobeditzaile baten arteko borrokara hurbiltzen gaitu. "Borroka komentuko sukaldean gertatzen da eta, han, lapiko artean, Jainkoa dabil", azaldu dute sortzaileek. Bi protagonistak Clara Sanchis eta Pedro Miguel Martinez aktoreak dira, La Loca de la Casa konpainiakoak, Entrecajas antzerki ekoizpen enpresaren eskutik jardungo dutenak. Sarrera dagoeneko eros daiteke, 12 eurotan. Argazkian, Sanchis eta Martinez, antzezlanaren une batean / © Sergio Parra - Entrecajas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun