Ekimeneko kartela

Lehenengo urteurrena ospatzen murgilduta dago egun Algortako Abian kultur elkartea eta hori dela eta mota guztietako ekimenak antolatzen dabil Bidebarri kaleko bere egoitzan. Gauzak horrela, gaur arratsaldeko 7etan, militantzia ereduei buruzko tailerra izango dute, Joxemi Zumalabe fundazioaren eskutik. Gogoeta abiatzeko, hainbat galdera mahai gainean jarri dituzte antolatzaileek, hala nola, "Zer ematen digu kolektiboetan parte hartzeak? Zerbait kentzen digula sentitzen dugu? Nola sentiarazten gaitu? Nola uztartu talde-funtzionamenduak behar duen konpromisoa eta norbanakoaren egoera aldakorra kontutan hartzea eta zaintzea? Nola antolatu parte hartze modu ezberdinen arteko harremana? Nola mantendu izaera ireki eta malgua jende gehiagorekin konektatu ahal izateko?". Halere, argi dute galdera horiek "ez direla errazak erantzuten, baina jendartean eraldaketak ematen diren moduan, aldatzen dira parte-hartze politiko eta militantzia moduak, eta haiekin batera aldatzen dira herri mugimenduak ere". Argazkian, 2012ko irailaren 28an inauguratu zuten Abian.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!