Urriaren 1ean, asteartea, ingurumen teknikari batek emango duen hitzaldian birziklatze sistema horren inguruan sortu daitezkeen zalantza guztiak argituko ditu. Topaketa hau Sertutxena eraikinean izango da, 19:00etatik aurrera. Aldi berean, urriaren 7 tik 12ra bitartean stand ibiltari bat jarriko dute Iberrebarri plazan eta Itxasbide kalean. Gune horietan txosten informatiboak banatuko dira eta izen emateak kudeatuko dira. Ordutegia astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara izango da. Urriaren 12an, larunbata, stand-a 11:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da. Aste horretan zehar gainera Gorlizko elikadura eta ostalaritza saltokiek kanpainari buruzko informazio guztia jasoko dute.
Parte-hartzea
Hasiera bateko izen emate epea irailaren 30etik urriaren 22arte luzatuko da. Egun horretan bertan parte-hartzaile guztiek ontzi batez, birziklatze poltsez, edukiontzi marroiak zabaltzeko giltza batez eta birzikla daitezkeen hondakinak zehazten dituen hozkailuan jartzeko iman batez osatutako kit-a jasoko dute. Sorta hori Sertutxena eraikinean jaso ahal izango da 19:00etatik aurrera.