Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Sopelako berbalagun egitasmoa. Aurtengoa zazpigarren ikasturtea da. Hain zuzen, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno horrek Sopelan ere indarra hartu du. Iaz bost talde ibili ziren berbalagun egitasmoan. Helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzea da. Horrez gain, berbalagun guztiak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, ikastaroak, txangoak, hitzaldiak… modu horretan, euskararen harreman sareak gehiago zabaltzeko. Taldeen jarraipena egiteko, ekintzak antolatzeko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da. Informazioa jasotzeko edo izena emateko 688 849 810 telefono zenbakira dei daiteke edo
UKberbalagun[abildua]gmail.com helbide elektronikora idatzi. Argazkian, "Euskaraz bizi nahi dut" kanpainaren barruan, herri lasterketa egin zuten irailaren 22an Sopelan / ©
Sopela.net.