Halaber, Merkataritza Unitateak sektoreari “SMS Alerta” zerbitzua eskaintzen dio, ekimen berritzailea dena, doakoa et oso harrera ona izan duena (1.908 establezimendu atxiki dira jada eta alertak jasotzen dituzte denbora errealean). Keltse Eiguren Segurtasun zinegotziak adierazi duenez, “zerbitzu honek merkataritzan segurtasuna erraztea du helburu, merkatarien eta Udaltzaingoaren erlazioa sustatuz eta haiek hautatzen dituzten pertsonei, SMS bidez,mezu laburrak bidaltzean datza zerbitzua”.
Mezuak Udaltzaingoaren Koordinazio Zentrotik bidaltzen dira jazoeraren bat gertatzen denean. Hartzaile bati, auzo bateko dendei edo, behar izanez gero, orokorrean ekimenari atxikirik dauden guztiei bidali ahal zaizkie. Era horretan, astero interesatuei ikusgai dauden salgaien lapurretaz, billete faltsuen presentziaz, iruzur txikiez, ustezko delitu egileen deskripzioaz ... informazio mezuak bidaltzen zaizkie. Halere, eta gertaera horiekin erlazionatuta dauden pertsonak identifikatzeko, alerta jaso duen merkatariak Udaltzaingoaren Koordinazio Zentrora deitu baino ez du besterik egin behar patruila bat hara joateko. Urtearen hasieratik, bertako merkatal establezimenduei 15.346 SMS mezu bidali dizkiete.
Datu orokorrak
Merkataritza Unitateak oinarrizko datuak egiaztatzen ditu eta hizkuntza ezberdinetan arreta eskaintzeko aukera ere. Datu publikoak, helbideak eta telefonoak, esaterako, udal webgunean, www.getxo.net-en, eta GetxoGertuko hamar informazio-guneetan sartzen dira berehala, herritar guztiek kontsultatu ahal izateko. Udal webgunean zein GetxoGertu guneetan merkatal establezimenduen bilaketak egin daitezke.
Informazio gune hauek daude: Areetako Andres Larrazabal kalean eta Xake eta Bizkaiko Zubiko plazatan; Romoko Santa Eugenia plazan eta Gobela kiroldegian; Algortako Telletxe, Tellagorri eta Borobia plazatan eta Fadura kiroldegian, eta Getxoko Malakate plazan. "Zerbitzu horrek oso harrera ona izan du merkatarien artean. Hori dela eta Udaltzaingoak zein Udalak sektorearen jarduera eta segurtasun pasiboa eta aktiboa sustatzeko neurriak areagotzen jarraituko dute", esan dute udal iturriek.