Torresoloko BOEen bigarren promoziorako behin-behineko onartuen zerrenda ikusgai dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 26a, 14:06

Argitaratuta dago jada Leioako Torresolo inguruko babes ofizialeko etxebizitzen bigarren promozioan parte hartuko duten onartuen behin-behineko zerrenda. Bide desberdinak daude kontsultatzeko, udal web gunean atxikitutako dokumentuan (pdf), Neinor-en web orrian edota udaletxeko iragarki taulan. Hamar egun naturaleko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, erreklamazioak aurkez ditzakete euren burua kaltetutzat jotzen duten zerrendetako eskatzaileek eta eskabidea tramiterako onartu ez zaielako zerrendetan agertzen ez direnek. Bestalde, Leioandi sektoreko 204 etxebizitza babestuen zozketa irailaren 17an egin zuten. Argazkian, etxebizitzak egiteko lanak Torresolo inguruan / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun