EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta
Aisiatek Zamudioko parke teknologikoko kultur eta aisia elkarteak Jakintzaren Bidea izeneko martxaren zazpigarren edizioa antolatu dute urriaren 6rako. Ibilaldia goizeko 9:30ean hasiko da Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian eta
Zamudioko parke teknologikoan bukatuko da, 17 kilometro ibili ondoren. Izen-ematea derrigorrezkoa eta doakoa da, eta EHUko Bizkaiko Kirol Zerbitzuan,
rovdepor[abildua]lg.ehu.es helbide elektronikoan edo EHUko Informazio Bulegoan (Larrako-Etxea eraikina. Lehendakari Agirre Etorbidea 83, Bilbo, Sarrikoren ondoan) gauzatu ahal izango da, hilaren 4ra arte. Ohiko garraio publikoaz gain, martxaren irteerara joateko (8:30ean) eta helmugatik itzultzeko autobusak egongo dira Astrabuduako metro geltokian. Argazkian, Jakintzaren Bidea ibilaldiko aurreko edizioetako bat.