"Getxo Aquarium Estatuan dauden zentroetatik 10 onenen artean dago eta 2012an 18.165 lagun igaro ziren bertatik", udal iturriek adierazi dutenez. Akuarioak bi alde ditu, 300 espezie baino gehiagorekin. Bata Atlantikoko ekosistemei dago dedikatuta, tartean Bizkaiko Golkokoa dela, eta bestea tropikalei. Kirol Portuko instalazioetan itsas biotopo askotarikoak daude, alga eta arrainez beteriko hogei bat andeletan, hurbilekoak zein tropikal exotikoak diren espezie, anemona edo krustazeoz betetako andeletan.
Getxo Aquarium bisitatzeko ordutegia ohikoa izango da aurrerantzean ere, hau da, asteartetik igandera bitartean, 10:30etik 13:30ak arte goizetan, eta 16:30etik 19:30ak arte, arratsaldetan. Sarrera arrunt batek (taldekoa ez denak) 3 euro kostatzen du 14 urtetik gorakoentzat, 2 euro 14 urtez azpikoentzat, eta 2,5 euro pentsiodun, erretiratu eta pertsona elbarrituentzat.