Irailak 27, ostirala
18:00 Pregoia eta txupinazoa. Jaiak hasi dira!
18:00 Txorizo dastatze herrikoia
18:30 Txikientzako tailerrak
19:00 III. poker txapelketa.
20:30 Bingoa, zorte on!
22:00 Mozorro lehiaketa
23:00 Disko dantzaldia Galkerrekin
01:30 Karaokea
02:30 Galkerrekin berriro
Irailak 28, larunbata
10:00 Txupinazoa. Denok gora!
11:30 Umeentzako jolasak
13:00 Ginkana.
13:00 Igel-toka txapelketa.
14:30 Indabak denontzat (erosi txartela aurretik)
17:00 Tronpa erakustaldia
18:00 Herri Kirolak
20:00 Bingo, Bingo, Biiiingo!
21:30 Umeentzako Play-Back lehiaketa.
23:00 Dantzaldia
Irailak 29, igandea
10:00 Animo! Txupinazoa, denok gora eta goxatu!
11:00 Puzgarriak
12:00 Mikel Deuna omentzeko meza
13:00 Leioako Musika Bandaren kontzertua
13:30 Herri mokadua
16:00 Mus txapelketa
17:00 Lehiaketan parte hartzeko tortillak entregatzeko momentua
18:00 Dantza alardea
20:30 Herri txokolatada
21:00 Bingo berezia!
22:00 Jai amaierako petardo-sorta
Bihar arratsaldean abiatuko dira da Leioako auzo jaien denboraldia zarratuko duena. Txapligua arratsaldeko 6etan botako dute, ondoren hainbat jarduera izango direla, tartean txorizo jana, haurrentzako tailerrak, mozorro lehiaketa eta erromeria Galker taldearekin. Etzi ere giroa izango da Txopetan, gutxienez ariketa eta kirola gustuko dutenentzat. Umeentzako jolasak, ginkana, igel-toka txapelketa eta herri kirolak izango dira eguneko menua. Postrea, baina, gauean jarriko dute umeentzako play-back lehiaketak eta dantzaldiak. Sabelak betetzeko, berriz, indabak denontzat. Alabaina, egun gastronomikoa igandea izango da, herri luncha, tortilla txapelketa eta txokolatada direla medio. Horretaz gain, meza, udal musika taldea eta euskal dantzak izango dira, jai bukaerako traka entzun baino lehen. Argazkian, orain bi aste izan ziren jaiak Udondon / © Leioako Udala.