Kilometroetara joateko autobusa jarri dute Gorliz eta Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 26a, 20:33

Tolosako Laskorain ikastolak eta haren laguntzaileek prest dute Kilometroak jaia ospatzeko egitarau guztia. Zazpi kilometroko ibilbide "dinamiko eta bizian" ibiliko dira heldu den urriaren 6an. Euskara ahoan hartuta, "Ahora!" baitu aurtengo leloa jaiak. Hain zuzen, bertara joateko autobusa abiatuko da Gorliz eta Plentziatik. Izena emateko epea bihar bukatuko da. Itsas-hiribilduetako batean erroldatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek bikoitza. Gorlizko Kultur Etxean eta Plentziako Gazte Topalekuan izena eman daiteke. Horrenbestez, autobusa 09:00etan abiatuko da Gorlizetik (Euskadiko Kutxa) eta 09:15ean Plentziatik (Charter). Hurrenez hurren, 20:00etan eta 20:15ean egongo da bueltan. Argazkia: cc-by-sa aiaraldea.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun