Jonathan Castroviejo txirrindulari itzubaltzetarrak hamalaugarren postua eskuratu du Florentzian jokatzen diren Munduko Txapelketako erlojupekoan. Movistarreko txirrindulariak helburua aurreneko hamarren artean sailkatzea zela onartu du, baina "gertu egoteagatik pozik" dagoela adierazi du. "Ibilbide honekin pisu gutxiago dugun txirrindulariok, Porte eta Kwiatkowski adibidez, ia esfortzu bikoitza egin behar dugu, baina gertu egon gara. Nire helburua hamar onenen artean sailkatzea zen, baina gertu egon naiz eta pozik nago", esan du itzubaltzetarrak. Igandean, errepideko proban, dena ezberdina izango dela onartu du. "Nire lana ezberdina izango da. Alejandro Valverderen eta ‘Purito’ren ondoan egon beharko dut. Nik aurreneko 200 kilometroetan egingo dut lan. Lehenengo 100 kilometroak nahiko lauak dira, eta hor lan gogorra egin beharko dugu", azaldu du Castroviejok. Argazkian, Jonathan Castroviejo podiumeko erdian,
Espainiako erlojupeko txapelketa irabazi zuenean / © Movistar.