Telefonia antena biri eraso egin diete Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 27a, 16:09

Hainbat ezezagunek bi telefonia errepikagailuri eraso egin diete bart Sopelako Olabide auzoan eta "Borroka da bide bakarra" lelopeko paskinak bota dituzte bertan, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, "terrorismoaren aurkako borrokako" partaideak informazio iturri hartuta. Aipatu iturrien arabera, erasoa atzo gauena izan zen, 22:00ak aldera. Sua eragiteko lehergailuren batekin egin omen zuten erasoa Yoigo eta Orangeren errepikagailuen kontra. Suhiltzaileak eta Ertzaintza Olabidera bertaratu dira, erasoak izan diren lekura. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Erasoa Gudari Egunarekin lotu dute Europa Pressek kontsultatutako informazio iturriek. Argazkian, zenbait ertzain atentatu baten gunean, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun