Sopelako Udal Gobernu Taldearen oharra, hitzez hitz
Bart gauean herrian gertatutako erasoen aurrean, Sopelako Udal Gobernuak honakoa adierazi gura du:
· Ez dugu inondik inora bat egiten bart gauean gure herrian bi telefono antenen kontra izandako eraso horrekin.
· Gainditu beharreko dinamikak dira honako hauek, Euskal Herrian zabaldu den aro berri honetan lekurik ez dutenak.
· Ez dira gatazka gainditzeko, bakea eta normalizazioa lortzeko zabaltzen ari diren bideak indartzeko ahaleginetan onartu behar diren portaerak eta dinamikak.
· Bizi garen denbora berri honetan, gizarteari dagokio protagonismo osoa eta hitza, herri honek bizi izan duen gatazka gainditzeko.