Gure proposamena argia eta koherentea da EBPNarekin, ikastaroak bai euskaraz zein gazteleraz egiteko eskaintza izan beharko luke. Udalak aurrea hartu behar dio egungo egoerari eta, gaur egun dugun diglosiaren espiralean jausten ez jarraitzeko, euskaraz egin ahal izateko aukera eman behar du aldagai guztien gainetik.
Maiatzaren osoko bilkuran esan genuen bezala, gure herriaren euskalduntzeko bidean hitzetatik ekintzetara igarotzea beharrezkoa zela esan genuen. Beraz, EAJ-EB Udal Gobernuari kurtso honetan ikastaroak euskaraz egiteko eskaintza ahalbidetzea eskatzen diogu, horrela gure Leioako euskaldunen hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen.
EH Bildu Leioa
leioa.ehbildu.net
Maiatzaren osoko bilkuran 2013-2017ko Euskara Planak (EBPN) Bilduren oniritzia jaso ahal izateko EAJk, Bilduk eta PSE-EEk, akordio marko bat sinatu genuen. Akordio horren xedea EBPNa, euskara herriratzeko asmoz, benetako tresna izan zedin zen. Hala ere, kurtsoaren atarian lehenengo arazoak atzeman ditugu: Udalak, Kultur Leioaren bidez, 2013-2014aren artean eskaintzen dituen Arte, Artisautza eta Sorkuntza ikastaroaren artean euskaraz egin ahal izateko aukera bakar bat eskaintzen du. Adostu genuen akordioaren helburu nagusienetariko bat euskararen erabilera indartzea eta egunerokotasunean txertatzea da. Izan ere, horretarako ikastaro hauek aukera ezin hobea dira. Udalak gure herrian dauden euskaldunei ikastaro eta kultur aisialdia euskaraz egiteko aukera bermatu eta bultzatu behar ditu, Kultur Leioa horretarako bitartekoa izanik. Argazkian, Elixabete Moral eta Arkaitz Fullaondo Leioako koalizio soberanistako zinegotziak prentsaurreko batean.