Saharan da Jon Iñarritu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 30a, 11:02

Jon Iñarritu Aralar alderdiko kide eta Amaiurreko diputatu areetarra Mendebaldeko Saharako Aaiun hiriburura heldu zen atzo arratsaldean, hiru eguneko bisita betetzeko helburuarekin. Saharako Herriarekin Anaitutako Barne-Taldeko ordezkaritza da Saharako lurralde okupatuetara iristea lortu duen Estatu espainoleko parlamentuetako lehen ordezkaritza ofiziala. Ordezkaritza hori osatzen dute hainbat diputatuk eta senatarik, tartean Jon Iñarrituk. Orain arte egin diren antzeko bidai guztietan ordezkari publikoak erretenitu edo kaleratu egin dituzte Aaiunera heltzean. Hurrengo hiru egunetan Iñarritu eta bere kideak Saharako ordezkariekin, Marokoko agintariekin eta Nazio batuen Erakundeak (NBE) sortutako Minurso ataleko ordezkariekin bilduko dira. Argazkian, Jon Iñarritu, erdian, aireportuan / © Aralar.

Iñarrituk adierazi duenez,"giza eskubideen arloan Minursok bere ikuskaritza lana behar bezala egin ezin duenez, oso garrantzitsua da kanpoko ordezkaritza batek tokian bertan bisita egin ahal izatea eta okupazioaren biktimekin hitz egin ahal izatea. Okupazioa egin zenetik lau hamarkada joan dira, eta egunero urratzen dira giza eskubideak". Iñarrituk esan duenez, itzultzerakoan ikusitakoaren eta entzundakoaren berri emango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun