Herriraren aurkako sarekada ari da bururatzen Guardia Zibila

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 30a, 14:02

Guardia Zibilak Herrira presoen aldeko plataformaren aurka sarekada du zabalik gaur goizetik. Benemeritak Bilboko, Hernaniko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan sartu da eta gutxienez 18 pertsona atxilotu dituzte, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak esan duenaren arabera. Bilboko Eusko Alkartasuneko egoitzan ere sartu dira guardia zibilak, "akatsez" edo. Oraindik ez dago argi nortzuk diren atzemandakoak, baina, EFE agentziaren eta "Berria" egunkariaren arabera , orain arte atxilotutakoen artean Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Imanol Karrera, Ibon Meñika eta Roberto Noval daude. Polizia operazioa Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta abiatu du Guardia Zibilak, 10;45ean, Herrira legez kanporatutako Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren ondorengoa ote den aztertzeko ikerketa baten baitan. Hain zuzen ere, plataforma horrek presoen alde egindako omenaldien harira etorri ei da operazioa. Epaileak Twitterreko 32 profil, Facebookeko 125 eta 38 wegbune (tartean Leioa eta Algortako taldeenak) ixtea eta plataformaren diru kontuak blokeatzea ere agindu du. Argazkian, pasa den apirilean herrirak egindako mobilizazio jendetsua, Bilbon / © Herrira.

Ezagutzera emandako atxilotutakoak

· Jexus Mari Aldunberri (Hernanin).
· Amaia Esnal (Urnietan).
· Eneko Ibarguren (Azpeitian).
· Ekain Zubizarreta (Andoainen).
· Imanol Karrera (Iruñean).
· Roverto Noval.
· Ibon Meñika.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun