Oskar Sanchez itzubaltzetarra atxilotu du Guardia Zibilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 30a, 16:20

Oskar Sanchez Setien gazte itzubaltzetarra da Herrira mugimenduaren aurkako sarekadan atxilotutako 18 pertsonetako bat, Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak kaleratu duen informazioaren arabera. Sanchez abokatua da eta arlo juridikoan egin izan du lan Herrirarentzat. Gaztea itzubaltzetarra bada ere, Algortan bizitza sozial anitza egin du hainbat urtez. Sanchezi Herriraren Bizkaiko Buruzagitza osatu izana leporatzen diote, Roberto Noval Arostegi, Beñat Zarrabeitia Asensio, Ibon Meñika Orue-Etxebarria eta Jose Antonio Fernandez Hernandorekin batera. 18 atxilotuetatik 10 Hernanin atxilotu ditu Guardia Zibilak, bertan egin ei den "Nazio Zuzendaritzako barne bileraren baitan", Guardia Zibilaren arabera. Beste bost, Gipuzkoako beste gune batzuetan atxilotu dituzte eta bana Bizkaia, Nafarroa garaia eta Araban. Guztiak komunikazio egoeran daude, Naiz.info-k zabaldu duenez. Itzubaltzeta / Romon, manifestazioa egingo dute iluntzeko 8etan Kolas plazatik abiatuta, "Utzi bakean Euskal Herria. Oskar askatu!" lelopean. Erandion, berriz, Astrabuduako Josu Murueta plazan eta Altzagako metro geltokiaren ondoan elkarretaratz bana egingo dute, 20:00etan ere. Argazkian, Sanchez pasa den otsailaren 28an Itzubaltzeta / Romon 197/2006 Doktrinak bertako presoa den iñaki Gonzalo Casal "Kitxu"-rengan zer eragina izango duen azaltzeko eman zuen hitzaldian.

Atxilotuen zerrenda

· Gipuzkoako Herrira:

Amaia ESNAL MARTIARENA
Nagore GARCIA BOHOLLO
Eneko IBARGUREN AAGUIRRE
Jesus Maria ALDUNBERRI URKIZU
Ekain ZUBIZARRETA IRIBECAMPOS
Jose Manuel UGARTEMENDIA ISASA

· Bizkaiko Herrira:

Roberto NOVAL AROSTEGI
Beñat ZARRABEITIA ASENSIO
Ibon MEÑICA ORUE-ETXEBARRIA
Jose Antonio FERNANDEZ HERNANDO
Oskar SANCHEZ SETIEN

· Arabako Herrira:

Gorka GONZALEZ GONZALEZ
Ane ZELAIA VIGUERA

· Nafarroa Garraiko Herrira:

Jon GARAI VALES
Francisco Javier BALDA ARANA
Sergio LABAIEN ALONSO
Imanol KARRERA TURRILLO
Eneko VILLEGAS AMEZQUETA

OHARRA: Oskar Sanchez Setien atxilotua itzubaltzetarra da eta ez algortarra, eguerdian UKBERRI.NETek adierazi bezala. Hainbat urteetan, baina, abokatuak bizitza soziala egin du Algortan. Barkamena esaktzen diegu Sanchezen senideei, gertukoei eta irakurle guztiei

Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako Herriraren ustezko buruzagitza, atxilotu guztiei osatzea leporatuta

63595
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun