Bakeaz mintzo dira urteetan jarraipenak, atxiloketak, torturak, espetxealdi jasanezinak eta salbuespen neurriak ezarri dizkiguten horiek. Eta orain, urratsak emateko unean, errezeta berarekin jarraitzea erabaki dute, herri hau kikildu eta errepresioaren bidetik anikilatzeko intentzio bakarrarekin. Horrelako gertaerek argi uzten dute mendekua dela Estatu espainiarra mugiarazten duen bakarra.
Estrasburgok 197/2006 Doktrinaren inguruko epaia ematear dagoela dator operazioa. Espero duten sententziaren erantzuna ote? Hau al da Fernandez Diaz jaunaren “ingenieria judiziala”? Hau da espainiar erara eginiko justizia?
Gogor salatu nahi dugu ere EAJren jarrera, beste behin ere, Ertzaintza herriaren aurka eta Guardia Zibilaren babes lanetan kokatu izanagatik. “Se abre un nuevo tiempo en el que nadie es perseguido ya por sus ideas politicas” zion Iñigo Urkulluk, baina beti egin bezala, espainiar poliziaren mesedetara ezarri du bere zakurrada. Noiz arte jarraitu behar dute euskaldunoi konponbideaz hizketan, espainiarren inmobilismoa defendatzen duen bitartean? Espainiako Estatuari bere beso armatua eskaintzen dion bitartean? Noiz hasiko zarete behingoz konponbide bidean urratsak ematen?!
Gazteriari dei egiten diogu datozen ordu eta egunetan izango diren mobilizazioetan parte hartzera. Herri gisa erantzun diezaiogun herri honi egindako eraso berri hau.
Ernai