URA Uraren Euskal Agentziak gaur hasi ditu Gobelako Metro Bilbaoko geltokira bidea ematen duen zubia ordezkatzeko lanak. Zubi berriak ur hustuketarako ahalmen handiagoa izango du, eta bat egingo du ibaiaren zabalera berriarekin, hau da, Errekaganen Gobela ibaiaren ibilguaren zabaltze lanak sortzen ari direnarekin, arduradunek adierazi dutenez. Zubia ordezkatzeko lanak egiteko, egungo zubian autoen trafikoa moztu da, eta behin-behineko saihesbide bat abian jarri da, Errekaganeko 17 eta 19 zenbakien arteko aurrealdetik doana. Saihesbide honi esker, Plentzia Hiriko auzokideek autoak aparkalekuetan gorde ahal izango dituzte. Oinezkoei dagokionez, sarbideak ibairen bi ertzetan jarri dira. Era honetara, murriztu nahi dira tamaina honetako obra batek bertako auzokideei sor diezazkiekeen eragozpenak. Argazkian, urtarrilean hasi zituzten Errekaganen Gobela ibaia bideratzeko lanak.